nitrogen dioxide

1. Kim.

NO2 formulako konposatua. Gas arre-gorria da, likido denean horixka. Oso toxikoa da. Arnasbideak eta birikak narritatzen ditu eta heriotza ere eragin dezake. Izpi ultramoreen eraginez NO eta O emanez disoziatzen da (fotodisoziazioa). Atmosferako NO2 gehiena antropogenikoa da, eta tenperatura eta presio handiko errekuntza-erreakzioetan eratzen da bereziki. Airearen kutsatzaile garrantzitsua da, batez ere poluzio-gertakari askotako erreakzioetan parte hartzen duelako.